Zerbitzuak

Obrak egiteko erabakiak hartzeko laguntza

Obrak egiteko erabakiak hartzeko laguntza

  • Auzokideen Bileretarako deialdiak egiten lagunduko dizugu.
  • Erabaki bakoitza hartzeko beharrezko gehiengoei eta Jabetza Orizontalaren Legearen (JOL) gainerako betekizunei buruzko informazioa emango dizugu.
  • Bilerak gure bulegoetan egiteko aukera eta, laguntza berezia behar izanez gero, bertan ditugun teknikari, zuzenbide- edota gizarte-langileak bertaratzeko aukera ere eskaintzen dizugu,
  • Zure Komunitatean bizikidetza eta erabakiak modu baketsuan hartzea sustatzen dugu.

Pertsona zaurgarriei laguntza.

Eraikinaren birgaitzea egoiliar guztientzat ekonomikoki bideragarria eta jasangarria izan dadin, Surbisak egiten dituen bisita teknikoetan, nahiz espedientea tramitatzean duen zuzeneko tratuan, nahiz finka administrari edo ordezkarien bitartez, ahuldade ekonomikoak edo kudeaketa zailtasunak daudeneko egoerak bilatzen ditu. Aitortutako birgaitze-laguntzen osagarri diren finantziazio-irtenbideak bilatzen dira, baliabide ekonomiko eskasak dituzten eta finantza-merkatu normalizatutik kanpo (familia ingurua, mikrokredituak, gizarte-larrialdiko laguntzak, ordainketa modu negoziatuak, zatitako egiaztagintza bidezko laguntzen aurrerakinak, e.a.) dauden pertsonek obrak ordaindu ahal izateko.

  • Diru-laguntza espezifikoak ditugu, beharrizan edo zaurgarritasun egoeran dauden eta diru-sarrera gutxiago dituzten familientzat
  • Surbisak gizarte-langile baten laguntza zerbitzu berezia du. Honek, beste instituzio eta gizarte-eragile batzuekin lankidetzan, hainbat irtenbide eskaintzen ditu:
  • Gizarte Ekintza Sailarekin batera lanean, muturreko beharrizan egoerei aurre egiteko.
  • Udal Etxebizitzak erakundearekin Lankidetza Protokoloa, familiak bizi direneko eraikinean lanek irauten duten bitartean, aldi baterako ostatu emateko.

Honako egoera hauetan laguntza emateko:

Zure Komunitaterako interesgarri izan daitezkeen estekak.

Bizilagun: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/bizilagun-bitartekaritza-zerbitzua

  • Cáritas Bizkaia, Barriztu Programaren markoan, menpekotasuna eta diru-sarrera eskasak dituzten pertsonen etxebizitzek gutxieneko bizigarritasun baldintzarik ez dutenean, esku-hartzen da.

Bizikidetza sustatzea

Surbisak bitartekari lana egiten du eta auzokideen arteko komunikazioan eta sortzen diren eztabaida eta gatazkak modu baketsuan konpontzen laguntzen du, bai eta auzokideen eta birgaitze prozesuetan parte hartzen duten hainbat eragileren artean ere (teknikariak, eraikuntza enpresak, e.a.) horrela amaierako emaitza egokia eta harmoniatsua izan dadin.

Finka Administrarien Lan Poltsa bat daukagu, gatazkak modu baketsuan konpontzen eta JOLk, Gizalegearen kontrako egintzei dagokienez, duen potentzialtasunean prestakuntza duten kideek osatua.

Diru-laguntza lerro bat du, eraikinean obrak egiteko beharrik izan gabe, kudeaketarako zailtasun bereziak dituzten jabekideen elkarteek finka-administraria kontratatzeko.