Zerbitzuak

Finka Administratzaileak

Surbisa Jabekideen Elkarteen ondoan egoten da euren eraikinetan birgaitze lanak egiteko prozesuan; fase guztietan eta ahalik eta baliabide gehienak erabilita. Hori dela eta, Finka Administrazioko profesionalekin dugun harremana funtsezkoa izaten da.

Eragile guztien arteko lana onena izan dadin lortze aldera, Finka Administrarien Elkargoarekin Lankidetza Hitzarmen bat du Surbisak, Bilboko eraikinetan birgaitze lanen burutzapena sustatu eta errazteko.

Gainera, Finka Administrarien Lan-poltsa berritu egin da, kudeaketa komunitarioan zailtasunak dituzten jabekideen elkarteei laguntzeko, gatazkak modu baketsuan konpondu eta bitartekaritza egiteko. Horien zerbitzuak Surbisak diruz laguntzen ditu.