• Zehazki, Hiri Berroneratzearen Sailak aerotermia-sistemak eta eguzki-plakak instalatzen lagunduko die jabeen erkidegoei
  • Laguntza horiek 2024 Lerro Berdea izenekoan kokatzen dira. Lerro hori Bilboko Udalak eskaintzen du hirugarren urtez, SURBISAren bidez, eta Bilboko bizitegi-erabilerako eraikinetan energia-efizientziako irizpideekin birgaitze-obrak egitea sustatzera bideratuta dago
  • Energia berriztagarriko iturriak instalatzeko aurrekontua 180.000 eurokoa da, eta dirulaguntza prezioaren % 50 izango da, esku-hartze mota eta eraikin bakoitzeko 15.000 euroko mugarekin
  • Lerro Berdeak 530.000 euroko aurrekontua dauka eta iaz 3.300 familiak baino gehiagok jaso zuten laguntzaren bat

Hiri Berroneratzearen Sailak, SURBISAren bidez, “2024 Lerro Berdea” laguntzen bidez, dirulaguntzak ematen ditu Bilboko herritar guztientzat energia berriztagarriko iturriak instalatzeko. Zehazki, Udalak aerotermia-sistemak eta eguzki-plakak instalatzeko laguntza emango die herritarrei.

Horrela azaldu du gaur Jon Bilbao Hiri Berroneratzearen Saileko zinegotzi ordezkari eta Surbisako presidenteak, dirulaguntzaren ezaugarriak zeintzuk diren azaldu duen prentsaurrekoan. “Laguntza horiek beste urrats bat eta aukera handia dira Bilbon aspalditik lantzen ari garen energia berriztagarri eta garbiagoetarako trantsizio-lanarekin jarraitzeko“.

Energia berriztagarriko iturriak instalatzeko aurrekontua 180.000 eurokoa da, eta dirulaguntza prezioaren % 50 izango da, esku-hartze mota eta eraikin bakoitzeko 15.000 euroko mugarekin. Era berean, Lerro Berdeak 530.000 euroko aurrekontua dauka.

Diruz lagunduko diren energia-iturri berriztagarriei dagokienez, nabarmentzekoa da aerotermia kanpoko airean dagoen energia aprobetxatzen duen teknologia dela berokuntza, hozketa eta ur bero sanitarioa sortzeko. Bero-ponpa baten bidez funtzionatzen du. Ponpa horrek airearen beroa ateratzen du, baita tenperatura baxuetan ere, eta eraikinaren barrura transferitzen du, etxeetan eta eraikinetan klima-kontrolerako irtenbide eraginkor eta iraunkorra eskaintzeko.

Bestalde, eguzki-panelak edo modulu fotovoltaikoak eguzki-argia elektrizitate bihurtzen duten gailuak dira. Gelaxka fotovoltaikoz osatuta daude, eguzki-argiaren fotoiak xurgatzen dituzte eta korronte elektrikoa sortzen dute.

2024 LERRO BERDEA

2024ko deialdi honetan, laguntzen Lerro Berdeak diruz lagun daitezkeen 3 jarduera-eremu ezartzen ditu:

  1. Bilboko bizitegi-eraikinetan energia-birgaiketako neurri pasiboakenergia-eskaria murrizteko eta energia nahiz ekonomia aldetik erosotasun handiagoz aurrezteko.
  2. Bilboko bizitegi-eraikinetan energia berriztagarrien erabilera sustatzeko neurri aktiboak. Neurri horien bidez, erregai fosilen kontsumoa murrizten laguntzen da, atmosferara isurtzen diren gas kutsatzaileak gutxituz combustibles fósiles, disminuyendo la emisión de gases contaminantes a la atmósfera.
  3. Erabilerarik gabeko edo erabilera txarreko, irregularreko edo abandonatutako eraikin edo espazio pribatuetan birnaturalizazioko esku-hartzeak, jarduketa berdeak eta naturalizaziokoak ezarriz, bai ingurumen-helburuak lortzeko, bai andeatutako edo hala izateko bidean dauden espazioen mantentze- eta erabilera-arazo bat berriro bideratzeko. Era berean, espazioak (eraikinen estalkiak edo fatxadak) gaitzea ere barne hartzen du, espazio natural bihurtuz haien onurarako, erabilerarako edo gozamenerako.

Laguntzen zenbatekoa azaroaren amaiera arte eskatu ahal izango da eta % 50ekoa izango da, esku-hartze mota eta eraikin bakoitzeko 15.000 euroko mugarekin. Babestuko diren jarduketak 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi behar dira, eta laguntza eskatu aurretik gauzatu behar dira.

Energia-efizientzia hobetzeko eta aurrezteko plan hau Balioen Agiriaren balioetan txertatzen da; zehazki, ingurumen-jasangarritasunari, konpromisoari eta erantzunkidetasunari, eta osasunari dagokienez. Modu berean, bat dator garapen jasangarrirako helburu hauekin, hain zuzen ere: energia-pobreziarekin amaitzea, osasuna eta ongizatea, energia ez-garestia eta kutsadurarik eza, hiri eta komunitate jasangarriak, klimaren aldeko ekintza.

Iazko deialdian, 3.329 familiak jaso zuten beren eraikinen eraginkortasun energetikoa hobetzeko laguntzaren bat. 363.000 euroko zuzkidura zeukan eta laguntza horien % 50 obretarako zen, 15.000 euroko muga zeukan eraikin bakoitzeko edo 1.500 euroko muga etxebizitza bakoitzeko; % 100 ematen zen dokumentu tekniko-energetikoak idazteko. Laguntzak barruti guztietan eman zirenlaguntzarik gehien 5. Barrutian eman ziren, eta gero 1., 6. eta 7. barrutietan. Jarduketa babestuetarako 2.475.057 euroko inbertsioa egin zen.

HIRI BERRONERATZEAREN SAILA ETA SURBISA

Hiri Berroneratzearen Sailak osotasunezko esku-hartzea sustatzen du urian; hau da, hiri-, gizarte- eta ingurumen-gaiei erantzuten dien esku-hartzea. Horrek esan nahi du, uria birgaitzeaz gainera, badaudela beste alderdi garrantzitsu batzuk ere, hala nola mugikortasuna, espazio publikoa, suspertze ekonomikoa, kohesio soziala, hezkuntza, kultura, enplegua, etab.

SURBISA, bestalde, udal-sozietatea da, Bilboko eraikin, etxebizitza eta lokaletan jabeek egin beharreko birgaitze-lanak sustatzen dituena. Udal-sozietateak eremu hauetan esku hartzen du: Zazpi Kaleak, Gurutze auzoa, Bilbo Zaharra, Trenbideko Langileen auzoa, Irala, Olabeaga, Zazpilanda, Uribarri eta Uretamendi. SURBISAk helburu bi ditu: alde batetik, ondare eraikia segurua, irisgarria eta efizientea izatea eta kalitatezko etxebizitzak eskaintzea, eta, bestetik, bere eragin-eremuetan bizikidetza erraztea. Surbisaren jardunaren helburua da bizi-kalitatea bermatzea, jarduera sustatzea, eta hirira itzuliko den aberastasun ekonomikoa sortzea.